Raspberry Pi, low cost "mini" ordenagailua.

Raspberry Pi-a, kreditu txartel baten tamainako "low cost" ordenagailua dugu. Hau, telebista edo pantaila bati, teklatu bati eta ordenagailuko xagu bati konektatuz erabiltzen da. Gailu txiki honi esker, adin ezberdinetako pertsonek, teknologia konputazionalaren munduan barneratu eta Scratch eta Python bezalako hizkuntza desberdinetan programatzen ikasteko aukera bideratzen du. Bere tamaina txikia ahaztuz, ohiko ordenagailu batekin egin daitekeena egitea ahalbidetzen du, Interneten nabigatu, bideoak ikusi, kalkulu-orriak egin eta testuak sortu, besteak beste.

Raspberri Pi-ak gainera, bere inguruarekin elkar eragiteko gaitasuna du. Hori dela eta, proiektu ezberdinetan erabili izan da, adibidez, musika makinak, metereologia estazioak, aldaketa atmosferikoak antzeman eta twitter bidez jakinarazten dituzten txoritegiak bezalako sormen proiektuetan.


Arduino, Lagun bikaina

Arduino kode irekiko plataforma elektroniko bat da, software eta hardware erabilterrazean oinarritua. Proiektu interaktiboak egiteko asmoa duen edonori zuzendua dago. Arduino plakak sarrera datuak irakurri (argia sensore batean, botoi batean atzamar bat edo Twitter-eko mezu bat) eta irteera datu batean ( motor eragile baten aktibazioa, LED bat piztu, interneten zerbait argitaratu...) bilakatzeko gaitasuna du. Beraz, zuk, Arduino plakaren mikrokontrolagailuri jarraibide eta arauak bidaliz, nahi duguna egiteko agindu diezaiokegu. Horretarako Arduino deritzon programazio hizkuntza erabiltzen da.

Urte hauetan zehar, Arduino, milaka proiekturen burmuina izan da, bai eguneroko helburuetarako zein erabilera zientifiko konplexuetarako. Arduinok, ikasle, artista, programatzaile eta hainbat profesionalez osatutako Maker (egile) mundu talde bat dauka, non internet bidezko sare sostengua emanten duen.

Batasunak indarra dakar.

Aurretiaz aipatutako Raspberry Pi eta Arduinoaren ezaugarri, gaitasun eta balioak batuz, teknikoki oso konplexuak izan daitezken proiektuak burutu ditzakegu era erraz batean. Arduino ezin hobea da, motor bat mugitu, sensore bate irakurri, edo Led bat pizteko, baina aldez, Rasperry Pi-a internetara konektatu daiteke, bideo edo mugimentu irudiak eman, zein posta elektronikoak bidali.

Esan bezala, bai Raspberry Pi eta baita Arduinok, komunitate handi eta eraginkorrak dituzte, argi utziz, ez direla bakarrik eskola edo unibertsidadeetan erabiltzen, baizik eta mundu guztiko MakerSpace-etan.

Deskubritu eta garatzeko mundu oso bat.

Arduinok hainbat gailu izateak, edozein ideia eta proiektu teknologikoren garapenerako plataforma ezin hobea bilakatzen du.

IoT-en (Internet of Things) indartzearekin, mundu oso bat daukagu garatzeko, eta Arduino horretarako tresna perfektua da, non gure ideak burutzen lagunduko digun. Gure arropa internetekin "konektatu" eta gure Follower edo jarraitzaleen zenbatekoa denbora errealean erakustetik, gure janzkia, kirola egiten hari garen bitartean, gure bihotzaren erritmoa monitorizateko bezain adimentsua bilakatzerarte.


Gorputz kinestesikoa

Motrizitate fina landuko dugu pieza, plaka eta tamaina, ehundura eta forma ezberdinetako materialak maneiatuz.


Ikus-espaziala

Buruan sortzen diren ideiak hainbat egitura erabiliz gauzatuko dituzte; planoak, maketak, etab. Horrela benetako proiektuak sortuko dituzte espazio, forma, toki, distantzia, neurri eta bolumen ezberdinetara egokituko direnak.

Hizkuntzarako adimena

Talde lanean gizarte gaitasunak eta hizkuntzari dagozkion gaitasunak beharrezkoak dira; modu honetara ikasleek arrazoitu, argudiatu, azaldu, ulertu, etab. egingo dute. Honen haritik, ikasleei gaitasunak erabili behar izango dituzten egoerak eskainiko dizkiegu, eta antzerki egoera ezberdinetan erabili ahal izateko tresnak ere baliatuko dituzte gure ikasleek, sortutakoari hitza emango diogu.

Intrapertsonala

Proiektua garatzen ari garen bitartean, sortzen diren zailtasunei buruz bakarkako hausnarketa egingo dugu eta jarraitu beharreko bidea finkatzen joango gara. Sortuko denaren inguruan hausnartzeko gunea sortuko dugu eta norberak egindako ekarpen guztiak kontuan izango dira; honi jarraiki, taldearen baitatik jaioko den ideia sortuko dute, guztion artean adostutakoa.

Pertsonen artekoa

Talde barruan eraikitzeko oinarria da, besteekiko enpatia garatuko dugu, zalantza asko sortzen baitira, eta zalantza horiek argitzeko ideien arrazonamendua erabiliz, azalpen egokiak erabiliko dira. Denon arteko erabakiak akordioz adostuko ditugu eta horrek sorrarazten dizkigun emozioei izena emango diegu. Horretarako entzun, partekatu, konpartitu beharko dugu. Aurreko lan guztiak sortutakoaren inguruan argudiatzeko, aztertzeko eta partekatzeko aukera emango digu, iritzi ezberdinak ikusteko eta horiek defendatzeko ere.

Logiko matematikoa

Hainbat konbinazio matematiko erabiliz aparatuak mugitzeko aukera izango dugu. Halaber, curriculumaren zenbait helburu erronka bihurtuko ditugu; eta era berean, buruketa matematikoak ebatziko ditugu xumeetatik hasita eta konplexuenetaraino heltzeko.