OpenSCAD programarekin modelatzen.

Software libreko OpenSCAD programari esker, objetu solidoak sortu eta diseinatu ditzakegu.

Testu deskribapen bidezko editore elkarreragile bat denez, OpenSCAD, erabiltzaile berrientzat 3D modelatzearen eta diseinuaren munduarekin lehenengo kontaktuak izateko aukera hoberena bilakatzen da.

OpenSCAD-eko dokumentu batek, zilindro, esfera eta kuboak bezalako jatorrizko geometriak zehazten ditu, non geometria hauek eraldatu eta maneiatu ditzakegun gure 3D diseinua sortzeko.

OpenSCAD-i esker, diseinatzaileak 3 Dimentsiotako eredu eta diseinuak era erraz batean sortu ditzake.


 OpenSCAD
FreeCAD

FreeCAD bidezko modelatzea

FreeCAD ere, kode irekiko aplikazio bat da. Kasu honetan, programazio modularra erabiltzen da eta norbanakoari egokitzen zaizkion aukerak eskeintzen ditu. FreeCAD bai erabiltzaile arruntari eta baita erabiltzaile aurreratuari bideratuta dago.

Tresna honek, geometria ezberdinez konposatutako muina du, horrekin 3D eragiketak egitea gauzatuz. Gainera, FreeCAD-en modulu bidezko arkitekturak, erabilera berriak gehitzeko aukera ematen duten "Plugin"-ak onartzen ditu non eredu parametrikoari gehituz, edozein eratako objetu pentsonalizatuen sorkuntza onartzen duen, adibidez, kaxa, esfera, zilindro, konu eta "toro"-ak.

FreeCAD-ek sare bidezko lana ahalbidetzen du eta Roboten simulaziorako modulu baten aukera ere eskeintzen du, horrela roboten mugimentuak aztertzen lagunduz.


Cura3D-rekin laminazioa

Behin gure 3D diseinua modelatu ondoren, hau laminatu beharra dago, hau da, 3D-ko inpresorak ulertu dezakeen artxibo bat sortu behar dugu.

Cura3D software libreko programak, pantaila grafiko ulerterraza eta sinplea eskeintzen du, era erraz batean gure diseinuak inprimatzea ahalbidetuz.

Tresna honek, gure pieza 3D-an ikusten usten digu eta pieza horren inguruan mugitu eta ikuspuntu ezberdinak izan ditzakegu horrela inprimatzeko orduan kontutan izan beharreko ezaugarri ezberdinak kontrolatuz, ezaugarri horiek, inpresoraren lan denbora, lanaren kalitatea, gogortasuna, pisua, etab. dira, beste batzuen artean.


Cura3D
Internet of Things

Garatu eta begiztatzeko mundu haundi bat.

3D inpresoren idarreratzearekin, imprimazio eta diseinuaren munduak ez dauka mugarik.

Egunerokotasunean erabiltzen ditugun gailuen piezak inprimatzea, gure robot eta dron-aren egitura diseinatzea, protesiak inprimatzea...3D inpresioaren gorakada eta etorkizuna itzela da. Janaria edota organo-ak inprimatzea, arraroa eta fikziozkoa dirudien zerbait, posible da teknologiaren aurrerakuntzari esker.


Gorputz kinestesikoa

Gorputzaren kontrola landuko dugu motrizitate fina erabiliz, modelaketak horrela eskatzen baitu. Piezak multzoka edo bakarka sortzen ditugunean gorputzaren kontrol egokia beharrezkoa dugu.

Ikus-espaziala

Buruan sortzen diren ideiak hainbat egitura erabiliz gauzatuko dituzte; planoak, maketak...Horrela benetako proiektuak sortuko dituzte espazio, forma, toki, distantzia, neurri eta bolumen ezberdinetara egokituko direnak.

Naturalista

Piezak sortzeko material ezberdinak erabiliko ditugu; pieza hauen eraginkortasuna, erresistentzia, ingurumenari eragiten dion inpaktua, jasangarritasuna, iraupena,...baloratuko dugu eta, material hauek erantzukizunez alderatu eta ezagutuko ditugu.

Logiko matematikoa

Hainbat konbinazio matematiko erabiliz aparatuak mugitzeko aukera izango dugu. Halaber, curriculumaren zenbait helburu erronka bihurtuko ditugu; eta era berean, buruketa matematikoak ebatziko ditugu xumeetatik hasita eta konplexuenetaraino heltzeko.

Pertsonen artekoa

Talde barruan eraikitzeko oinarria da, besteekiko enpatia garatuko dugu, zalantza asko sortzen baitira, eta zalantza horiek argitzeko ideien arrazonamendua erabiliz, azalpen egokiak erabiliko dira. Denon arteko erabakiak akordioz adostuko ditugu eta horrek sorrarazten dizkigun emozioei izena emango diegu. Horretarako entzun, partekatu, konpartitu beharko dugu… Aurreko lan guztiak sortutakoaren inguruan argudiatzeko, aztertzeko eta partekatzeko aukera emango digu, iritzi ezberdinak ikusteko eta horiek defendatzeko ere.