Bee-Bot eta Blue-bot

Lagun berri honekin, etxeko txikienek, robotikaren mundua ezagutu eta miatuko dute. Programatzeko erraza da, txikitatik robotikarekin ikertzeko aukera izango dute.

  • Bere xumetasunak eta sendotasunak, 3 eta 7 adinen bitarteko haurrentzat.egoki bilakatzen du.
  • Programatzeko erraza da
  • Autonomia maila handia da bateriak baititu
  • Trukatu eta aldatu daitezken estalki desberdinak dauzka

Hizkuntzarako adimena

Talde lanean gizarte gaitasunak eta hizkuntzari dagozkion gaitasunak beharrezkoak dira; modu honetara ikasleek arrazoitu, argudiatu, azaldu, ulertu, etab. egingo dute. Honen haritik, ikasleei gaitasunak erabili behar izango dituzten egoerak eskainiko dizkiegu, eta antzerki egoera ezberdinetan erabili ahal izateko tresnak ere baliatuko dituzte gure ikasleek, sortutakoari hitza emango diogu.

Intrapertsonala

Proiektua garatzen ari garen bitartean, sortzen diren zailtasunei buruz bakarkako hausnarketa egingo dugu eta jarraitu beharreko bidea finkatzen joango gara. Sortuko denaren inguruan hausnartzeko gunea sortuko dugu eta norberak egindako ekarpen guztiak kontuan izango dira; honi jarraiki, taldearen baitatik jaioko den ideia sortuko dute, guztion artean adostutakoa.

Logiko matematikoa

Hainbat konbinazio matematiko erabiliz aparatuak mugitzeko aukera izango dugu. Halaber, curriculumaren zenbait helburu erronka bihurtuko ditugu; eta era berean, buruketa matematikoak ebatziko ditugu xumeetatik hasita eta konplexuenetaraino heltzeko.





Pertsonen artekoa

Talde barruan eraikitzeko oinarria da, besteekiko enpatia garatuko dugu, zalantza asko sortzen baitira, eta zalantza horiek argitzeko ideien arrazonamendua erabiliz, azalpen egokiak erabiliko dira. Denon arteko erabakiak akordioz adostuko ditugu eta horrek sorrarazten dizkigun emozioei izena emango diegu. Horretarako entzun, partekatu, konpartitu beharko dugu. Aurreko lan guztiak sortutakoaren inguruan argudiatzeko, aztertzeko eta partekatzeko aukera emango digu, iritzi ezberdinak ikusteko eta horiek defendatzeko ere.