Teknologia, baita adimen artifiziala ere, eguneroko alderdi guztietan presente dagoen aro digital honetan, bere ezagutza eta bere aplikazioen garapena haurtzarotik lotzea lagungarria izango da garapen kognitibo eta sozial handiagoa lortzeko.
Talde-lanean, gizarte- eta hizkuntza-trebetasunak behar dira arrazoitzeko, argudiatzeko, eztabaidatzeko, ulertzeko, eta abar. Egoera errealak azalduko dizkiegu ikasleei eta horiek garatu beharko dituzte, ahozko eta idatzizko irudi eta mezuak interpretatuz eta ulertuz, akordioak lortzeko eta erabakiak hartzeko asmoz. Beren aurkezpenak edo eszenifikazioak ere sortu beharko dituzte.
Sortzen diren zailtasunei edo jarraitu beharreko ibilbideari buruzko gogoeta indibidualizatuen eta kolektiboen bidez, beren sentimenduez, gaitasunez eta mugez gehiago jabetzen ikasten dute. Eraikiko denari edo lortu beharreko helburuari buruz hausnartzeko gune bat egongo da. Bertan, banakako ekarpen bakoitza kontuan hartuko da eta taldeak sortutako ideia nagusi adostu bat eratuko da.
Pentsamendu abstraktuko trebetasunak garatuz, erronka edo problema logiko eta matematikoak konpontzen ikasiko dute, robotak mugiarazteko, zirkuitu elektrikoak martxan jartzeko edota oinarrizko bideojokoak programatzeko. Aztertzea, ordenatzea, sintetizatzea eta behatzea oinarriak izango dira zenbakiak eta komandoak eraginkortasunez erabiltzeko.
Taldean eraikitzeko oinarria da, gainerakoen emozioak eta aldarteak ulertuz, ezagutuz eta hautemanez, banaka zein taldeka modu egokian erantzuna eman ahal izango da. Entzute aktiboari esker, eta besteekin enpatizatzea lortuta, lehenago iritsiko gara akordio, azterketa sakon eta erantzun eraginkorretara; eta, horrela, sorkuntzak modu partekatuan egingo dira.
Buruko sorkuntzak hainbat egituren bidez (planoak, maketak, mapak, komandoak...) islatuko dira, eta hainbat egoeratan aurkitu ditzakegun 3Dko objektuen irudikapen grafikorako gaitasuna garatzen saiatuko dira. Ideia eguneroko bizitzarekin lotutako proiektuak sortzea da, espazioa, forma, norabidea, distantzia, indarra, tamaina eta bolumena kontuan hartuta.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat hainbat ikastetxetan.
Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporretan egiten dira 5 eta 12 urte bitarteko adingabeei zuzenduta.
Irakasleentzako aholkularitza eta prestakuntza banaka edo klaustro osoan, begiraleentzat, berrikuntza arduradunentzat (BeA) eta interesdunentzat.
Robotikako eta programazioko ordukako saio interdisziplinarrak ikastetxeetan, zentro zibikoetan, ludoteketan, enpresa txikietan...