Proiektua egiteko arrazoiak

Proiektu honen metodologia aurrera eramateko adimen anitzak garatuko dira; egunerokotasunean ezagutza berriak erabili eta ezartzeko prozesuaren haritik, hain zuzen. Ikaskuntza berri hauek guztiek eskoletako curriculumetan txertatuta egotea dute helburu. Halaber, teknologia arloko berritasunak erabiliko ditugu gure lanean, besteak beste, tabletak, robotak, plakak, kodeak…

Proiektu berriak sortuz, garapen kognitiboaren estimulazioa garatzen lagunduko dugu, zenbait adimena landuz. Teknologia berriekiko ikasleak duen interesak gora egingo du eta ezagutzak jaso ahala, amestutako proiektuak gauzatu ahal izango ditu. Programaziorako edozein hizkuntza ikasten hasten den pertsonak, berak bakarrik ikasi ahal izango du,berez saiakuntzak eginez.

Talde anitzetan lan egingo dute ikasleek, horretarako talde egitura ezberdinak erabiliko ditugu eta gizarte gaitasunei berebizko garrantzia emango diegu horretarako; besteak beste, berdinen arteko enpatia, entzutea, talde kontzientzia, negoziaketa, talde arrakasta lortzeko estrategien sorkuntza, irizpide kritikoak ideia berriak aurkitzeko, etab.

Gorputzaren kontrola landuko dugu motrizitate fina erabiliz, plaka eta tamaina, ehundura eta forma ezberdinetako piezak erabiliz eta adimen kinestesikoa garatuz.

Lan hauen sorkuntzan zalantza asko sortuko zaizkie eta hauek argitzeko ideien arrazoiketa eta azalpen egokiak erabiliko dituzte; ideiak argudiatuko dituzte eta erabakiak hartu beharko dituzten proiektuak eraikiko dituzte. Ikaskuntzak partekatuko dituzte, talde gisa lan egingo dute denok batera Bestetik, hizkuntzak berebiziko garrantzia izango duen atazak proposatuko ditugu. Sorkuntzak istorio edota ahozko antzerkiak erabiliz uztartuko ditugu, mugimendua edota musika erabiliz.

Adimen mota guztiak garatzea funtsezkoa da eta modu honetan ikasle guztiek euren bertuteak taldeari ekarriko dizkiote, eta denek emango dute euren iritzia eta ekarpena.

Programatutakoa ebaluatzeko errubrikak erabiliko ditugu, taldearen hausnarketa eta arrazoiketatik sortuko direnak, pentsamendu kritikoa eta eraikitzailea erabiliz.

Adimen Anitzak

Hauek dira eskainitako aktibitateen bidez landuko ditugun adimen desberdinak

Hizkuntzarako adimena

Talde lanean gizarte gaitasunak eta hizkuntzari dagozkion gaitasunak beharrezkoak dira; modu honetara ikasleek arrazoitu, argudiatu, azaldu, ulertu, etab. egingo dute. Honen haritik, ikasleei gaitasunak erabili behar izango dituzten egoerak eskainiko dizkiegu, eta antzerki egoera ezberdinetan erabili ahal izateko tresnak ere baliatuko dituzte gure ikasleek, sortutakoari hitza emango diogu.

Intrapersonala

Proiektua garatzen ari garen bitartean, sortzen diren zailtasunei buruz bakarkako hausnarketa egingo dugu eta jarraitu beharreko bidea finkatzen joango gara. Sortuko denaren inguruan hausnartzeko gunea sortuko dugu eta norberak egindako ekarpen guztiak kontuan izango dira; honi jarraiki, taldearen baitatik jaioko den ideia sortuko dute, guztion artean adostutakoa.

Logiko matematikoa

Hainbat konbinazio matematiko erabiliz aparatuak mugitzeko aukera izango dugu. Halaber, curriculumaren zenbait helburu erronka bihurtuko ditugu; eta era berean, buruketa matematikoak ebatziko ditugu xumeetatik hasita eta konplexuenetaraino heltzeko

Pertsonen artekoa

Talde barruan eraikitzeko oinarria da, besteekiko enpatia garatuko dugu, zalantza asko sortzen baitira, eta zalantza horiek argitzeko ideien arrazonamendua erabiliz, azalpen egokiak erabiliko dira. Denon arteko erabakiak akordioz adostuko ditugu eta horrek sorrarazten dizkigun emozioei izena emango diegu. Horretarako entzun, partekatu, konpartitu beharko dugu. Aurreko lan guztiak sortutakoaren inguruan argudiatzeko, aztertzeko eta partekatzeko aukera emango digu, iritzi ezberdinak ikusteko eta horiek defendatzeko ere.

Ikus-espaziala

Buruan sortzen diren ideiak hainbat egitura erabiliz gauzatuko dituzte; planoak, maketak, etab. Horrela benetako proiektuak sortuko dituzte espazio, forma, toki, distantzia, neurri eta bolumen ezberdinetara egokituko direnak.

Gorputz kinestesikoa

Motrizitate fina landuko dugu pieza, plaka eta tamaina, ehundura eta forma ezberdinetako materialak maneiatuz.

Naturalista

Piezak sortzeko material ezberdinak erabiliko ditugu; pieza hauen eraginkortasuna, erresistentzia, ingurumenari eragiten dion inpaktua, jasangarritasuna, iraupena,...baloratuko dugu eta, material hauek erantzukizunez alderatu eta ezagutuko ditugu.